Tailerrak

Trastoteka gauzak mailegatzeko zerbitzutik haratago joatea nahi dugu. Horretarako prestakuntza-zikloak eta tailerrak antolatuko ditugu Trastotekaren erabiltzaileentzat eta erabiltzaile ez direnentzat (oraindik). Tailer hauen gaiak proiektuaren helburuekin bat datozen jarduera eta proposamenekin lotuta egongo dira, hala nola ekonomia zirkularra, baliabideen erabilera partekatua, konponketa edo berrerabilpena.

Adi egon eta ez galdu hurrengo tailerra!

Hurrengo tailerra:

Azaroak 18 asteazkena > 17:00etan

Oinarrizko elektrizitate-tail er honetan, gure etxeetan egunerokoan sor daitezkeen arazo txiki horiei aurre egiteko behar dugun guztia ikasiko dugu: entxufe bat aldatzen, sabaiko lanpara bat jartzen edo, agian, zer bihurkin erabili behar dugun jakiten!

Beste behin ere, Juanjo Iriarte izango dugu gurekin, konponketetan aditua eta Geltokiko ohiko kolaboratzailea. Modu praktikoan, etxean behin baino gehiagotan estutasunetik aterako gaituzten ezagutzak hurbilduko dizkigu.

Urriak 21 asteazkena > 17:00etan

Haurrentzako tailer honetan, oihal eta paper gaineko eskuzko estanpazioaren munduan murgilduko gara, linolioak eta bestelako materialak erabiliz. Proposamen sortzailea da, txikiek esperimentatu, jolastu eta gozatu dezaten, paperean estanpatuz eta erabiltzen ez dituzten jantziei bizitza berri bat emanez.

Tailerra 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta heldu batek lagunduta egon beharko dute. Parte hartzeko, haur bakoitzak etxetik kamiseta leun bat ekarri beharko du, nahi duen kolorekoa, bertan bere estanpazioak egiteko. Eskuekin esperimentatzeko, aukera sortzaile berriak ezagutzeko eta etxean ere praktikatzen jarraitu ahal izango duten teknika erraz bat ikasteko aukera izango da. Trastotekak antolatzen dituen tailer guztiek bezala, 3 €-ko prezioa du haur bakoitzeko, eta plazak oso mugatuak dira. Hemen bertan eman dezakezu izena.

Irailak 09 asteazkena > 17:00etatik - 18:30era

Tantaka ari den txorrota bat, ura galtzen duen sifoi bat, behar bezala funtzionatzen ez duen zisterna bat edota uraren giltza nagusia ixten eta konponketa txikiak egiten ikastea. Hori guztia eta gehiago etxeko iturgintzaren oinarrizko nozioei buruzko hurrengo tailerrean, Trastotekak antolatuta. Beste behin ere Juanjo Iriarte izango dugu gurekin, konponketetan aditua eta espazioko ohiko kolaboratzailea, etxean behin baino gehiagotan arazoetatik ateratzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza horietara modu praktikoan hurbiltzeko. Iturgintzako oinarrizko nozioak, tresnak eta ezinbesteko ezagutzak, etxeko matxura eta konponketa txikiei autonomia handiagoz aurre egiteko. Tailer honek, Trastotekak antolatzen dituen guztiek bezala, 3 €-ko prezioa du parte-hartzaile bakoitzeko, eta plazak mugatuak dira. Hemen bertan eman dezakezu izena.