Tailerrak

Trastoteka gauzak mailegatzeko zerbitzutik haratago joatea nahi dugu. Horretarako prestakuntza-zikloak eta tailerrak antolatuko ditugu Trastotekaren erabiltzaileentzat eta erabiltzaile ez direnentzat (oraindik). Tailer hauen gaiak proiektuaren helburuekin bat datozen jarduera eta proposamenekin lotuta egongo dira, hala nola ekonomia zirkularra, baliabideen erabilera partekatua, konponketa edo berrerabilpena.

Adi egon eta ez galdu hurrengo tailerra!

Hurrengo tailerra:

Irailak 09 asteazkena > 17:00etatik - 18:30era

Tantaka ari den txorrota bat, ura galtzen duen sifoi bat, behar bezala funtzionatzen ez duen zisterna bat edota uraren giltza nagusia ixten eta konponketa txikiak egiten ikastea. Hori guztia eta gehiago etxeko iturgintzaren oinarrizko nozioei buruzko hurrengo tailerrean, Trastotekak antolatuta. Beste behin ere Juanjo Iriarte izango dugu gurekin, konponketetan aditua eta espazioko ohiko kolaboratzailea, etxean behin baino gehiagotan arazoetatik ateratzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza horietara modu praktikoan hurbiltzeko. Iturgintzako oinarrizko nozioak, tresnak eta ezinbesteko ezagutzak, etxeko matxura eta konponketa txikiei autonomia handiagoz aurre egiteko. Tailer honek, Trastotekak antolatzen dituen guztiek bezala, 3 €-ko prezioa du parte-hartzaile bakoitzeko, eta plazak mugatuak dira. Hemen bertan eman dezakezu izena.